Katelegaiaren logotipoa

Gure bezeroak

Gure bezeroak dira gure bermerik onena. Enpresa askok utzi dituzte gure esku beren ekoizpen-prozesuak: handiek nahiz txikiek, eta enpresa horietako batzuk aitzindariak dira beren jarduera-sektoreetan. Bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitzen garelako. Kalitatea emanez, malgutasunez jokatuz eta prezio onak eskainiz erantzuten dugulako. Entregak egunero egiten ditugulako. Hainbat motatako ekoizpen-prozesuak egiten ditugu, eta beste industria-zerbitzu batzuk ere bai, lau jarduera sektore handitan:

  • Elektronika-Kableaketak
  • Metala-Mekanika
  • Hainbat motatako muntaketa elektromekanikoak
  • Industria-zerbitzuak

Proiektu berrietan lan egiteko prest gaude, inbertitzen jarraitzeko prest. Hazten jarraitu nahi dugu, gure bezeroen etorkizuna gure ere eginez.

Bezeroen zerrenda: Irizar, Indar, Ikor, Orbinox, Alcad, Copreci, Fagor, Orona, Tesa, Orkli eta Salva